Beste gauzakFebruary 10, 2008 8:29 pm

Nik garatxo bat daukat eskuan eta hankan papiloma bat. Nire lehengusuari puntu batzuk jarri dizkiote eta bajan dago. Beraz, nik ere aste bateko baja eskatzen diot nire irakasleari. Izan ere, nire lehengusuak baino min handiagoa dut eta ezin dut lanik egin. A ze mina a ze mina garatxoak egina!!!

AzalpenaJanuary 30, 2008 8:41 pm

Kaixo hemen nago gaur berriz ere zuekin. Denbora asko da ezer idatzi gabe nagoela baina berriz astea erabaki dut. Astean behin idazten saiatuko naiz hemendik aurrera eta zuek ondo pasatzea espero dut.Besterik gabe bihar izago da lehenengo idatzia aio.

TxisteakJune 11, 2007 7:14 pm

Preso batek, kexati, bere gelakideari:
- Hau duk hotza pasatzen ari garena kartzela zikin honetan!
- Bai motel! Eta dena letra alu bakar batengatik!
- Nola letra batengatik?
- Horixe, letra bakar batengatik noski! Ala uste duk estafa egin ordez estufa egin izan bagenu, hotzak akabatzen egongo ginela orain?

Beste gauzakApril 3, 2007 9:42 am

Lehengo astean eskiatzen egon nintzen Valdezcaraien. Amak oso ondo eskiatzen nuela esan zidan.
Valdezcarai oso altu dago eta nik goien dagoen pista jaitsi nuen. Horrek esan nahi du amak egia esaten duela. Gainera, aitatxori lasterketa bat egin nion eta irabazi egin nuen.
Agian ostegunean berriro joango gara baina oraingoan lagun batzuk etorri daitezke. Monitorea hartzen badugu nik erakutsi beharko diot berari berak niri ordez. Nik bezain ondo ez bai du inork eskiatzen.

IgeriketaMarch 17, 2007 1:50 pm

Ni igeriketara joaten naiz. Ostiraletan eta larunbatetan entrenamendua izaten dut Andonirekin. Hemendik aurrera gainera, izurde maila egingo dut. Izan ere, diploma bat eman didate amuarrain maila gainditzeagatik. Kursilotxo batzuk gehiago egin eta laster ekipora joango naiz. Datorren urtean ikusiko duzue Ordizia I. E. nola askoz hobeto ibiliko den ni nagoelako bertan.
Gaur ere joan naiz igeriketara eta Andoni gaixo zegoenez, jolasten ibili gara. Oso ondo pasatu dugu!!!

BideoakMarch 10, 2007 9:05 pm

Bideo honetan, neska bat lehoi baten hatzaparretatik ihes egiten saiatzen ari da. Lortuko al du? Ikusi ikusi!


Ezagutu al duzue norbait? Horko neska guapa hori ni nintzen. Bideo hau egiteko, 5 milioi dolar gastatu zituen Holliwoodek eta horietatik milioi bat niri ordaintzeko zen.
Normala hain film polita ateratzea!!!

Beste gauzakFebruary 28, 2007 8:26 pm

Gaur planetariumean izan gara eta oso ondo pasa dugu. Planetariuma, Iruñean dago. Lehenego, autobusa hartu dugu eta Iruñera joan gara. Bertan, gauza asko ikusi ditugu: konstelazioak (aupa leo!), izarrak, planetak eta pelikula bat ikusi dugu. Asko gustatu zait baino nik pentsatzen nuen gauza gehiago ikusiko genituela. Atera garenean, bokadiloa jan eta gero, bertan zegoen parkean jolastu dugu. Azkenean, abesten etorri gara autobusean oso ondo pasa dugulako.
Gomendatzen zaituztet bertara joatea.

TxisteakFebruary 20, 2007 8:48 pm

Bazen behin Joxefina izeneko neska bat eta bi txakur zituena. Batek, Titiak izena zuen eta besteak Nire.
Egun batean, paseatzera irten ziren. Halako batean, txakurrek, alde egin zuten eta Joxefina buiaka hasi zen:
- Nire!!! Titiak!!! Non zaudete!!! Nire!!! Titiak!!! Non zaudete!!!
Eta bertatik pasatzen zen gizon batek esan zion:
- Zertan ari zara? Jarrita dauzkazu eta!

Ona ezta?

BideoakFebruary 19, 2007 10:18 am

Bagiratu zer nolako golpeak hartzen dituzten.

Beste gauzak 10:05 am

Atzo inauteriak izan ziren eta lehengusuengana joan ginen Tolosara. Eguraldi txarra egiten zuen baina hala ere oso ondo pasa genuen. Ni jipiz jantzita joan nintzen. Bakea!
Hasteko, bueltatxo bat eman genuen, karroza guztiak ikusiz. Niri, gehien gustatu zitzaidan karroza, neskaz jantzita zeuden mutilena zen. Gainera, Koloreak izeneko abestiarekin dantzatzen zeuden eta bi gizon, patinen gainean.
Ondoren bazkaltzera joan ginen eta oso ondo pasatu genuen familiarekin. “Linea directa” jokoan jolastu genuen. Ordenagailuan jolasten ere ibili ginen.
Zazpiak eta erdi aldera, barraketara joan ginen. “Saltamontes” nire barrakarik gustukoena denez, bertara joan ginen lehenik. Bigarren aldi bat ere ibili izan nahi nuen baina justu momentu horretan, izugarrizko zaparrada bota zuen. Azkenean etxera itzuli ginen eta bi iogurt jan ondoren, ohera joan nintzen. Gaur agian berriro joango gara eta ea “Saltamontesean” eta beste barraka gehiagotan ibiltzen naizen.