Atzo inauteriak izan ziren eta lehengusuengana joan ginen Tolosara. Eguraldi txarra egiten zuen baina hala ere oso ondo pasa genuen. Ni jipiz jantzita joan nintzen. Bakea!
Hasteko, bueltatxo bat eman genuen, karroza guztiak ikusiz. Niri, gehien gustatu zitzaidan karroza, neskaz jantzita zeuden mutilena zen. Gainera, Koloreak izeneko abestiarekin dantzatzen zeuden eta bi gizon, patinen gainean.
Ondoren bazkaltzera joan ginen eta oso ondo pasatu genuen familiarekin. “Linea directa” jokoan jolastu genuen. Ordenagailuan jolasten ere ibili ginen.
Zazpiak eta erdi aldera, barraketara joan ginen. “Saltamontes” nire barrakarik gustukoena denez, bertara joan ginen lehenik. Bigarren aldi bat ere ibili izan nahi nuen baina justu momentu horretan, izugarrizko zaparrada bota zuen. Azkenean etxera itzuli ginen eta bi iogurt jan ondoren, ohera joan nintzen. Gaur agian berriro joango gara eta ea “Saltamontesean” eta beste barraka gehiagotan ibiltzen naizen.