Ni igeriketara joaten naiz. Ostiraletan eta larunbatetan entrenamendua izaten dut Andonirekin. Hemendik aurrera gainera, izurde maila egingo dut. Izan ere, diploma bat eman didate amuarrain maila gainditzeagatik. Kursilotxo batzuk gehiago egin eta laster ekipora joango naiz. Datorren urtean ikusiko duzue Ordizia I. E. nola askoz hobeto ibiliko den ni nagoelako bertan.
Gaur ere joan naiz igeriketara eta Andoni gaixo zegoenez, jolasten ibili gara. Oso ondo pasatu dugu!!!
IgeriketaMarch 17, 2007 1:50 pm
3 Iruzkin »
TrackBack erreferntziak URI honetara bidali: http://iratirengauzak.blogsome.com/2007/03/17/igeriketa/trackback/
Iruzkina idatzi
E-posta derrigorrezkoa da baina ez da argitaratuko, HTML onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>


Poza handia hartuko dute Ordizia I.E. ko igerilariak zu bezalako igerilari gazte berriekin. Jokin eta Iker entrenadoreak asko poztuko dira zu eta zure lagunak (Leire, Aizpea eta Dorleta) hurrengo urtean ekipoan sartzen bazarete.
Comment by kuki — March 19, 2007 @ 12:51 pm
Badakit igeri ondo ikasi eta gero zer egin nahi duzun. Zure aitatxori karrerak irabazteko ari zara, baina je! aitatxo ere, sekretupean entrenatzen ari da, beraz, ikusiko duzu uda honetan zein den onena
Comment by Joxemari — March 20, 2007 @ 7:20 am
Irati, zu lasai. Aitatxori erraz irabaziko diozu, baina zure anaiarekin kontuz ibili. Izan ere, azken egunotan ikastolako putzuetan sartuta ikusi dut eta orain ulertzen dut horren zergatia zein den: aita bezala, entrenatzen hasi da zuei bioi irabazteko.
Comment by Magic — March 22, 2007 @ 8:52 am