Nik garatxo bat daukat eskuan eta hankan papiloma bat. Nire lehengusuari puntu batzuk jarri dizkiote eta bajan dago. Beraz, nik ere aste bateko baja eskatzen diot nire irakasleari. Izan ere, nire lehengusuak baino min handiagoa dut eta ezin dut lanik egin. A ze mina a ze mina garatxoak egina!!!
Lehengo astean eskiatzen egon nintzen Valdezcaraien. Amak oso ondo eskiatzen nuela esan zidan.
Valdezcarai oso altu dago eta nik goien dagoen pista jaitsi nuen. Horrek esan nahi du amak egia esaten duela. Gainera, aitatxori lasterketa bat egin nion eta irabazi egin nuen.
Agian ostegunean berriro joango gara baina oraingoan lagun batzuk etorri daitezke. Monitorea hartzen badugu nik erakutsi beharko diot berari berak niri ordez. Nik bezain ondo ez bai du inork eskiatzen.
Gaur planetariumean izan gara eta oso ondo pasa dugu. Planetariuma, Iruñean dago. Lehenego, autobusa hartu dugu eta Iruñera joan gara. Bertan, gauza asko ikusi ditugu: konstelazioak (aupa leo!), izarrak, planetak eta pelikula bat ikusi dugu. Asko gustatu zait baino nik pentsatzen nuen gauza gehiago ikusiko genituela. Atera garenean, bokadiloa jan eta gero, bertan zegoen parkean jolastu dugu. Azkenean, abesten etorri gara autobusean oso ondo pasa dugulako.
Gomendatzen zaituztet bertara joatea.
Atzo inauteriak izan ziren eta lehengusuengana joan ginen Tolosara. Eguraldi txarra egiten zuen baina hala ere oso ondo pasa genuen. Ni jipiz jantzita joan nintzen. Bakea!
Hasteko, bueltatxo bat eman genuen, karroza guztiak ikusiz. Niri, gehien gustatu zitzaidan karroza, neskaz jantzita zeuden mutilena zen. Gainera, Koloreak izeneko abestiarekin dantzatzen zeuden eta bi gizon, patinen gainean.
Ondoren bazkaltzera joan ginen eta oso ondo pasatu genuen familiarekin. “Linea directa” jokoan jolastu genuen. Ordenagailuan jolasten ere ibili ginen.
Zazpiak eta erdi aldera, barraketara joan ginen. “Saltamontes” nire barrakarik gustukoena denez, bertara joan ginen lehenik. Bigarren aldi bat ere ibili izan nahi nuen baina justu momentu horretan, izugarrizko zaparrada bota zuen. Azkenean etxera itzuli ginen eta bi iogurt jan ondoren, ohera joan nintzen. Gaur agian berriro joango gara eta ea “Saltamontesean” eta beste barraka gehiagotan ibiltzen naizen.

