IgeriketaMarch 17, 2007 1:50 pm
Ni igeriketara joaten naiz. Ostiraletan eta larunbatetan entrenamendua izaten dut Andonirekin. Hemendik aurrera gainera, izurde maila egingo dut. Izan ere, diploma bat eman didate amuarrain maila gainditzeagatik. Kursilotxo batzuk gehiago egin eta laster ekipora joango naiz. Datorren urtean ikusiko duzue Ordizia I. E. nola askoz hobeto ibiliko den ni nagoelako bertan.
Gaur ere joan naiz igeriketara eta Andoni gaixo zegoenez, jolasten ibili gara. Oso ondo pasatu dugu!!!

