Preso batek, kexati, bere gelakideari:
- Hau duk hotza pasatzen ari garena kartzela zikin honetan!
- Bai motel! Eta dena letra alu bakar batengatik!
- Nola letra batengatik?
- Horixe, letra bakar batengatik noski! Ala uste duk estafa egin ordez estufa egin izan bagenu, hotzak akabatzen egongo ginela orain?
TxisteakJune 11, 2007 7:14 pm
TxisteakFebruary 20, 2007 8:48 pm
Bazen behin Joxefina izeneko neska bat eta bi txakur zituena. Batek, Titiak izena zuen eta besteak Nire.
Egun batean, paseatzera irten ziren. Halako batean, txakurrek, alde egin zuten eta Joxefina buiaka hasi zen:
- Nire!!! Titiak!!! Non zaudete!!! Nire!!! Titiak!!! Non zaudete!!!
Eta bertatik pasatzen zen gizon batek esan zion:
- Zertan ari zara? Jarrita dauzkazu eta!

Ona ezta?

